viernes, 23 de mayo de 2008

BERRIKUNTZAK

ikus dezakezuenez, blog-ari aldaketa eta berrikuntza batzuk egin dizkiot, ni ere teknologia berriak aplikatzen ari naizelaren seinale!!! izan ongi

Perura bolondres modura

Duela hilabete batzuk aipatu bezala, uda honetan perura noa, bertan apur bat laguntzeko itxaropenaz.

Pasa den astean bertako lagun batzuekin hitzegitea lortu nuen, eta esan zidaten ahal duten neurrian, beraien eskolan teknologia berriak aplikatzen ari direla esan zidaten.
Bueltatzen naizenean, detaile eta informazio gehiago emango dizuet.

miércoles, 14 de mayo de 2008

Mundaiz ikastetxeko Web orria

Donostiako Mundaizeko eskolan ari naiz lanean, bertan, web orrialde bat daukagu, berrikuntza prozesu batean dago, baina interesgarria suertatuko zaizuelakoan, informazioa ematea egokia iruditu zait.

martes, 13 de mayo de 2008

bideo digitalaren deskribapena

Pasa den astean kontatu ahala, bideo digital bar ari naiz gauzatzen.
Pasa den larunbatean, garai batean Errealaren futbol zelaia kokatua zegoen Egia auzora abiatu ginen, argazki eta datu batzuk ateratzeko asmoz.

Plaza honen barne nnahiz kanpokaldetik, zenbait argazki atera genituen, Egiako etxeorratza eta tren estazioaren inguruan.

Plazaren itxura guztiz ezberdina da logikoa den moduan ( argazkietan egoki ikusten da hori) baina kanpokaldeak ostera ez du aldaketa gehiegirik jasan, garai horietako xarma, dexente mantentzen duelarik.
Musika eta zenbait elkarrizketa eta testigantza ere ipiniko ditut.

Informatuz jarraituko dut. Ondo izan!!!

Haritz

sábado, 3 de mayo de 2008

bideo digitala

Hurrengo asteetan, bideo digital bat gauzatuko dut.

Donostiko toki bat aukeratu dut, Egiako auzoan.
Duela 12 urte Erreala futbol taldearen zelaia zen Atotxa hartu dut bideo hau aurrera eramateko. Gaur egun plaza handi batean bilakatu dena, bere, taberna, supermerkatu, parking eta guzti.

Hontaz gain, garai horietan Errealeko bazkide ziren zenbait ezagunen hitz, oroitzapen eta iritzi ipintzea okurritu zait, beti ere, bideo honi interesgarritasun eta errelismo handiagoa ematearren.

Hurrengo asteetan informazio gehiago ekeiniko dut guzti honen inguruan.Izan ongi!!!