viernes, 23 de mayo de 2008

BERRIKUNTZAK

ikus dezakezuenez, blog-ari aldaketa eta berrikuntza batzuk egin dizkiot, ni ere teknologia berriak aplikatzen ari naizelaren seinale!!! izan ongi

Perura bolondres modura

Duela hilabete batzuk aipatu bezala, uda honetan perura noa, bertan apur bat laguntzeko itxaropenaz.

Pasa den astean bertako lagun batzuekin hitzegitea lortu nuen, eta esan zidaten ahal duten neurrian, beraien eskolan teknologia berriak aplikatzen ari direla esan zidaten.
Bueltatzen naizenean, detaile eta informazio gehiago emango dizuet.

miércoles, 14 de mayo de 2008

Mundaiz ikastetxeko Web orria

Donostiako Mundaizeko eskolan ari naiz lanean, bertan, web orrialde bat daukagu, berrikuntza prozesu batean dago, baina interesgarria suertatuko zaizuelakoan, informazioa ematea egokia iruditu zait.

martes, 13 de mayo de 2008

bideo digitalaren deskribapena

Pasa den astean kontatu ahala, bideo digital bar ari naiz gauzatzen.
Pasa den larunbatean, garai batean Errealaren futbol zelaia kokatua zegoen Egia auzora abiatu ginen, argazki eta datu batzuk ateratzeko asmoz.

Plaza honen barne nnahiz kanpokaldetik, zenbait argazki atera genituen, Egiako etxeorratza eta tren estazioaren inguruan.

Plazaren itxura guztiz ezberdina da logikoa den moduan ( argazkietan egoki ikusten da hori) baina kanpokaldeak ostera ez du aldaketa gehiegirik jasan, garai horietako xarma, dexente mantentzen duelarik.
Musika eta zenbait elkarrizketa eta testigantza ere ipiniko ditut.

Informatuz jarraituko dut. Ondo izan!!!

Haritz

sábado, 3 de mayo de 2008

bideo digitala

Hurrengo asteetan, bideo digital bat gauzatuko dut.

Donostiko toki bat aukeratu dut, Egiako auzoan.
Duela 12 urte Erreala futbol taldearen zelaia zen Atotxa hartu dut bideo hau aurrera eramateko. Gaur egun plaza handi batean bilakatu dena, bere, taberna, supermerkatu, parking eta guzti.

Hontaz gain, garai horietan Errealeko bazkide ziren zenbait ezagunen hitz, oroitzapen eta iritzi ipintzea okurritu zait, beti ere, bideo honi interesgarritasun eta errelismo handiagoa ematearren.

Hurrengo asteetan informazio gehiago ekeiniko dut guzti honen inguruan.Izan ongi!!!

viernes, 25 de abril de 2008

Teknologia berrien erabilpen desegokia eskoletan

Gaur egun,ikastetxeetan teknologia berrien erabilpena batzuetan desegokia izaten da . Ikasleek telefono mugikorrak, argazki makinak eta abar, klaseko kideak baztertzeko, eta bulling-a egiteko erabiltzen dituzte .

martes, 22 de abril de 2008

Segurtasuna eskoletan

teknologia berriekin ari garela, ezinbestekoa da segurtasunak eskoletan duen garrantzia azpimarratzea, izan ere, edozein gauzaren aurretik

miércoles, 16 de abril de 2008

TEKNOLOGIA BERRIEN APLIKAZIOAK IRAKASLEENGAN DUEN ERAGINA

Jakina da, teknolgiak eta hauen erabilpena ez dela guztiek berdin erabili edo onartzen duten zerbait.
Artikulo honetan, horri buruzko informazioa bilatzen saiatu naiz, eskola askotan ematen den egoera delako.

Informazio gehiago ikusteko, HEMEN zanpatu

lunes, 7 de abril de 2008

ordenagailuak peruko eskoletan

Notizi hau ez dut inongo aldizkaritik atera.Uda honetan, Peru-ra noa nire eskolak dituen eskoletako batetara, bolondres moduan, bertako haurrei apur bat laguntzeko asmotan.
GKE batekin joango naiz,eta bertako arduradun batek esan zidanez, udaletxe ezberdinekin ari dira elkarrizketatzen, bertan dituzten ordenagailu zaharrak aprobetxatu eta peru-ko zenbait eskoletara eramateko.
Informatikaren inguruan ditudan ezagupenak eskasak badira ere, agian, zenbait irakaspen emareko moduan egongo naiz.

jueves, 3 de abril de 2008

Norberaren trebakuntza sistematikoa

Gaur, Ikastolen Elkarteak Ikasys izeneko egitasmoaren aurkezpen ofiziala egin badu ere, gure ikastolan aski ezaguna da izen hori. Izan ere, gure ikastolak parte hartze zuzena izan du egitasmo horren prestakuntzan eta garapenean. Lau irakasle buru-belarri eta ordu kopuru ikaragarria eskainita, gidatu dute proiektua gure ikastolan, hori bai, gainontzeko irakasleen laguntza eta bultzada jasoz.

Informazio gehiago hemen

martes, 1 de abril de 2008

ongi etorriak

Kaixo guztioi, haritz Aranburu naiz